You are on page 1of 18

ATXONDOKOAREN

ATXONDOKOAREN
KONTUA

Leioa, 1.999ko Martxoan.


2
Sopelan kanpaia, txiki txikia geratu
zitzaien eta sopelostarrek
errespetoko kanpai ederra nahi
zuten. Elkartu ziren herritar eta
baserritar batzuk ( Bareñokoa,
Manenekoa, Zaldukoa...) eta
berbetan hasi ziren.

3
4
- Zer egingo dugu kanpai handia
lortzeko?- esan zuen batek.

- Ba Bilbora joan eta berton erosi.-


esan zuen beste batek.

- Bai, ondo. Baina Bilbon erderaz


besterik ez dute egiten eta guk
erderarik jakin ez eta euskara besterik
ez dakigu. Zelan konponduko dugu?.
5
6
Orduan Sertutxakoak gogoratu
zuen.

- Aizu! Zergatik ez diogu


Atxondokoari esaten? Horrek oso
ondo egiten du erderaz.

- A!!! Bai, hala primeran!.

7
8
Horrela Atxondokoari abisua
emon zioten eta ados zegoenez
gero, guztiak joan ziren Bilbora,
udaletxekoak, baserritarrak, eta
Atxondokoa haien artean. Joan
ziren oinez eta heldu ziren hara,
kanpaia eskatu behar zen tokira.

9
Bertan agertu zitzaien jaun bat
eta...

- Bueno ¿ Qué desean ustedes? -


galdetu zien.

Orduan danak elkarri keinuka hasi


ziren eta azkenean Atxondokoari
keinu bat egin zioten.
Atxondokoak lasai-lasai zutunduz
esan zuen:

“ SOPELANA QUIERE
CAMPANA, TIENE TILIN
QUIERE TALAN.”

Bilbokoak oso ondo ulertu zuen


eta kanpai hori lortu zuten.
Eta harrituta etorri ziren
Sopelostar guztiak enbajadan joan
zirenak, Atxondokoaren jakituriaz.
Harrez gero Sopelan sasi jakitunen
bat agertzen denean horrela
komentatzen da:

“ Horrek Atxondokoak baino


gehiago daki”