Sie sind auf Seite 1von 1

Euskoak, euroak eta abar...

Abertzale batek ere ez du[ela] inoiz moneta berri baten gainean hitz egin idatzi
du Txontxu Campos-ek.
Agian abertzale batek ez. Baina ezkerreko abertzale den honek, inongo
autonomismoz sinesten ez duen eta erabat separatista den honek hamaika
hitzaldi, prentsa-artikulu eta liburutan hitz egin du ogerlekoaz eta euskoaz.
Sabinoaz ere, diru gisa, hitz egin ahalko nukeen, izen baten azpian ez baitago
ezer. Balediko Euskal Herri independente baten diru nazional gisa, gutxienez
1993tik 2002ra, hau da, euroa benetan martxan jarri arte, diru nazional horren
garrantziaz hamaika biderrez aritu izan naiz. Kontua da ezker abertzale
separatista honek ez dituela nahasten moneta eta aktiboak, egungo ekonomista
gehienek (guztiek?) egiten duten moduan.
Euskal Herriaren independentziaren alde dagoen honek dibisa nazionala
defendatu du, Euskal Herri osoan ekoizten dena ongi neurtzeko. Kontua da gure
artean nominalismoa zaharkitua eta oso atzerakoia dena dela nagusi. Eta
ekonomistek ez bide dakite eurotan ere gaur egun ongi neur daitekeela Euskal
Herri osoan ekoizten dena, baldin eta egungo bankugintza modernoa modu
egokiz erabiltzen bada. Hau da, batetik bankuaren bitartekaritza monetarioa eta
finantzarioa nahasten ez badira, eta, bestetik, kontuan hartzen baldin bada
monetak aktibo/pasiboak direla, eta ez aktibo hutsak. Horri hauxe gehitu behar
zaio, alegia, langabeziaren eta inflazioaren aurka hots, kapital finkoaren
amortizazioaren kontra hirugarren departamentu bat eratzea.
Okerragoa dena ondokoa da, espainol ekonomista batek independentzia
monetarioa aipatu duela, berak euskoa aktibo bezala aipatuz, eta hemengoak
kikildu egin direla, esanez ez direla independentista, estatus berezi baten
aldekoak baizik. Independentista garenok, baita independentzia monetarioaren
alde gaudenok ere, eta egungo bankugintzaz arduratzen garenok badakigu, ongi
jakin ere, moneta baten izenaren azpian ez dagoela ezer.
Joseba-Felix Tobar Arbulu
Ingeniaria
(BERRIAn, 2004.03.03an argitaratua)

Das könnte Ihnen auch gefallen