Sie sind auf Seite 1von 3

Ziardamendi (4)

Felix Arbulu Bilbao


eta
Angela Arbulu Bilbao
Felix Arbulu Bibao benetan eta sakonean, oso sakonean, ezagutu zuena haren arreba Angela zen.
Hona hemen Angela Arbulu Bilbao-ren testigantzak.
(a) Ahaztuen Oroimena
Angelak Felix nebari buruz: https://www.youtube.com/watch?v=gTF74tv_Rxc
(b) Aranzadi
Felix-i buruz Angela-ri Aranzadikoek egindako elkarrizketa:
https://www.youtube.com/watch?v=AQQL4ChkJU&list=UUn6X7X4p2CS8PWnljgR97Bg&index=3
eta
https://vimeo.com/76502444
Liburua: Goazen Gudari Danok

Gutxi eta gaizki dakigunok badakigu Ziardamendi dela izena eta ez ZiRardamendi (sic), Sabino Arana
Fundazioko kideek ateratako Goazen Gudari Danok izeneko liburuan behin eta berriz azaltzen den
moduan.
Beste alde batetik, Aitor Esteban jaunak liburuan dioenez, Garaizabal konpainia Portugaleten izan zen
desfilatzen. Eta halaxe dio, berak Euzkadi aldizkarian irakurri duelako.
Nik neuk ezagutu nuen albiste hura (http://www.scribd.com/doc/65376359/Felix-Arbulu-Bilbao).
Eta, hala ere, hauxe idatzi nuen: Hileta elizkizunak Santurtziko San Jorge elizan izan ziren. Gero, eliza
ondoan Garaizabal konpainiak desfilatu zuen.
Izan ere, horixe zen etxean entzundakoa, alegia, elizkizunetan egon zirenei eta desfilea ikusi zutenei
entzundakoa.
Atzo goizean (2014.09.06an), gure amarekin egon nintzen, bilobaren, Iratiren berriak eta gorabeherak
emateko.
Gero, amari hauxe galdetu nion:
Non desfilatu zuen Garaizabal konpainiak zure nebaren hiletan?
Berehalako erantzuna:
Santurtzin, hiru ahizpak joan ginen, aita eta ama ez ziren joan.
Jos Mara Otxoa de Txintxetru
Aipatu bezala, 1982an Jos Mara Otxoa de Txintxetruk, beste lagunekin batera, Ziardamendiko
pagadi txikian sei gorpuzkin atera zituen. Gorpuzkinak Derioko hilerrian lurperatu ziren.
Nori dagozkio, benetan, Derioko hilerrian dauden eskeleto horiek?

Nola jakin zuen Otxoa de Txintxetruk gorpuzkinak, berak aipaturiko lagun hilei zegozkienik?
Ez al da ordua Derioko hilerrian dauden sei eskeleto horiek ADNren bidez identifikatzeko?
Baliteke sorpresa bat edo beste jasotzea froga horiek egiterakoan
2014.09.07
Gehigarria:
2015.09.08an, gaueko 11:00an gure ama hil zitzaigun. Goian bego!
Aurreko egunetan Migel Angel Elustondok uztailaren 21ean ARGIArako egin zion elkarrizketaz
galdetzen zidan.
Elkarrizketa ikusi nahi zuen, baina ez zuen lortu.
Hona hemen elkarrizketa hura:
http://www.argia.eus/astekaria/docs/2474/pdf/9-13.pdf
Donejurgi (2014.09.07 eta 2015.09.10)
joseba felix tobar-arbulu (donejurgi)

Das könnte Ihnen auch gefallen