Sie sind auf Seite 1von 4

Euskal Ekonomia Demokraziaren Bidetik

MAPA OROKORRA
Working Paper 2016ko urriak 2
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
MAPA OROKORRA

1. Ekonomia eta politikaren arteko harremanaren


ikuspegitik euskal gizartearen egoeraren azterketa
orokorrak enpresa egitura beraren azterketa
deskriptiboa nolabait egitea eskatzen du. Zehazki,
enpresa edo talde ekonomiko zehatz batzuek gizartean
eta politikan duten indar handiegiari buruz.

2. Hasiera batean, enpresa txiki eta ertainek ez dute


sortarazten arazo adierazgarririk haien eragin
politikoaren ondorioz. Haien sakabanaketak modu
nabarmenean zailtzen du arlo honetako haien arteko
baterako jarduera. Hala ere, zenbaitetan, enpresa txiki
eta ertainen elkarteak, erakunde patronalak edo
merkataritza ganbarak eragin hori gauzatzeko tresnak
bihur daitezke.

3. Kontuan hartu behar dugu aipaturiko "eragin handiegi"


horren jatorria ez dela zergatik lurraldean bertan egon
behar. Nahiz eta ohiko kontua ez izan, oso bideragarria
da Euskal Herria bezalako lurralde txiki baten modu
nabarmenean ez dauden enpresa zein talde
ekonomikoek eragin aktiboa izatea lurraldean bertan,
bertako gizarte eragile zein eragile politikoen
finantzazioaren bidez edo urruneko komunikabideen
bitartez (telebista, irratia edo internet).

4. Egiaz, kanpoko enpresen eragina zeharkakoa izan ohi


da. Lurraldeko gakoak diren gaietan ez horren
ideologikoa eta ez horren sutsua. Hala ere, irizpide
orokor honek ez du interes handirik kasu zehatzetan
erabiltzeko orduan. Enpresa bakoitza eta exekutibo
bakoitza kasu bereziak dira, banan-banan aztertu
beharrekoak.

5. Liburu honen helburuen ikuspuntutik, euskal enpresa


egitura -enpresa handiei dagokienez- hainbat
esparrutan bana daiteke, horrela sailka ditzakegunak:

A. SEKTORE PUBLIKOKO ENPRESAK.


Enpresa hauen jabetza edo kontrola, zuzen edo
2
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
MAPA OROKORRA

zeharka, erakunde publikoen azpian geratzen


da gehienbat, erakunde horiek estatu
mailakoak, EAEkoak, lurralde historikokoak
zein udal mailakoak izanik.

B. TITULARTASUN ILUNEKO ENPRESAK.


Kutxabank bera edo Kutxabanken kontrolpean
edo bere partaidetza adierazgarriak dituztenak:
Euskaltel edo CAF

C. ENPRESA KOOPERATIBOAK. Batez ere,


Mondragon Taldekoak (Eroski, Laboral Kutxa,
Lagun Aro, Auzo Lagun, Fagor Ederlan, ...)
Baina baita ere Caja Rural de Navarra, Crédit
Mutuel, Irizar, ...

D. KANPOKO ENPRESAK. Beste lurralde


batzuetan kokatuta dauden taldeen menpekoak
(Arcelor Mittal, Bridgestone, Gerdau,
Mercedes-Benz, Volkswagen, .... Finantza
sektorean, BBVA, SANTANDER, Caixa
Taldea, ...)

E. HEMENGO TITULARTASUNA DUTEN


ENPRESA PRIBATUAK. Industri sektoreko
enpresetatik aparte, komunikazio taldeak
kokatu beharko lirateke hemen: VOCENTO,
Noticias Taldea, Diario de Navarra.

6. Horrelako "mapa orokor" bat analisia kokatzen hasteko


lehenengo tresna izan daiteke. Horrela, atera
dezakegun lehenengo ondorioa hauxe da:
"ekonomiaren demokratizazioa" izendatu dugunaren
aldetik, D eta E moduan sailkatu ditugun esparruen
neurriz kanpoko eragin sozial edo politikotik etor
daitekeela arriskua batez ere.

7. Esan dugunez, nahiz eta zaintza publikoaren menpe


dauden enpresek eragin handia izateko aukera izan, bai
gizartean eta bai eta gobernuan bertan ere, liburu honen
3
Euskal Ekonomia
Demokraziaren Bidetik
MAPA OROKORRA

helburuetatik kanpo geratuko litzateke gai hori.


Gobernu edo sektore publikoaren beraren eragina
izango litzateke eta ez lurraldeko gizartean edo
politikan interes pribatuko talde baten neurriz kanpoko
eragina, eta azken hauxe da, hain zuzen, liburu honetan
aztertu nahi duguna.

8. Kutxabank eta Kutxabank-en kontrolaren azpian


dauden enpresak "titulartasun iluneko enpresak"
izendatu ditugu. Enpresa eta egitura hauen kontrola,
azken finean, oraingo "banku-fundazioen" esku dago
momentu honetan. Eta, azalduko dugunez, egitura
hauen izaera argitu gabe dago neurri handi batean eta,
beti ere, behin behineko moduan.

9. Enpresa kooperatiben kasuan, ikusiko dugunez, haien


egiturazko ezaugarriek modu nabarian zailtzen dituzte
enpresa horien aukerak presio talde gisa aritzeko
orduan. Eta baita "iritzi-talde" gisa aritzeko aukerak
ere, haien berezko interesen esparru zehatzetik kanpo.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of
its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be
aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors
should consider this report as only a single factor in making their investment decision.

GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON


TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
www.ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter

Das könnte Ihnen auch gefallen