Sie sind auf Seite 1von 29

NUTRIZIOFUNTZIOA II

INGURU 6. MAILA

ZER DA ARNASKETA?
Arnasketaren bidez, oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen dugu.

ARNAS APARATUA
Arnas aparatuak atal hauek ditu: arnasbideak eta birikak.
Airea arnasbideetan zerhar sartzen da gorputzean, eta hodi horietan zehar ateratzen da. Zati hauek ditu: sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea, brokioak eta bronkioloak.

Birikak bi organo dira. Gas-trukea aireko oxigenoa hartu, eta karbono dioxidoa kanporatzen da. Birikak kutxa toraxikoaren bidez babeztuta daude eta atal hauek ditu: bularrezurra, saihets-hezurrak eta bizkarrezurraren zati bat.

NOLAKOA DA AIREAREN PROZESUA ?


Arnasa hartzean, airea sudur-hobien bidez sartzen da sudurrean, eta faringera joaten da. Airea faringetik laringera igarotzen da, eta handik, trakeara. Trakea bi bronkiotan banatuta dago, eta bronkio bakoitza birika batean sartzen da. Birikien barruan, bronkioak gero eta bronkiolo meheagotan banatzen dira. Bronkiolo meneen muturrean, birikaalbeoloak daude. Birika albeoloak odol-kapilarrez estalitako zakutxoak dira.

Albeoloen gas trukaketa


Albeoloen hormak oso meheak direnez eta kapilarrez estalita daudenez, oxigenoa (O2)oso erraz igarotzen da airetik odolera; aldi berean karbono dioxidoa (co2) odoletik airera igarotzen da.

3. Arnasketa-higidurak
Airea arnasketa-higiduren bidez sartzen eta ateratzen da: arnas hartzearen eta arnas botatzearen bidez. Arnas hartzean, kutxa torazikoa eta birikak zabaltzen dira, arnasa arnasbideetan sartzen, eta birikak betetzen ditu.

Arnas botatzean, kutxa toraxikoa uzkurtu eta birikak hustu egiten dira, airea kanpora ateratzen.

Birikak zabaltzeko eta uzkurtzeko gihar (muskulo) hauek parte hartzen dute: diafragmak(toraxa eta sabelaldea) eta saihetsarteko giharrek (saihets artean).

Arnasa hartzea

Arnasa botatzea

Diafragma eta Saihetsarteko giharrak laguntzen dute prozesu honetan

4. Gas-trukea

Aireak arnasbideak zeharkatzen ditu, eta birikaalbeoloetara iristen da. Aireko oxigenoa odolera igarotzen da eta karbono dioxidoa, odoletik airera igarotzen da. Sudur-hobietatik ateratzen den aireak atmosferako aireak baino oxigeno gutxiago eta karbono dioxido gehiago du.

Iraizketa

1. Iraizketa-prozesua
Hondar-substantziak odoletik kentzeari eta kanporatzeari esaten zaio iraizketa. Iraitz-aparatuak egiten du funtzio hori.

Iraitz- aparatua
Iraitz-aparatuak zati hauek ditu. Giltzurrunak sabelaldean daude, bizkarrezurraren bi aldeetan. - Gernu-maskurian gordetzen da gernua, kanporatu aurretik.

- Ureterrak bi hodi dira, eta giltzurrunak eta gernumaskuria lotzen dituzte.


- Gernubidearen bidez ateratzen da gernua gernumaskuritik kanpora.

Gorputzeko odol guztia giltzurrunetik pasatzen da. Odola iragazten ( garbitu) dute, eta hondarsubstantziak kentzen dute. Giltzurrunetan,gernua sortzen da (uraren eta hondar substantzien nahastea).

Gernua giltzurrunetatik atera, ureterrak igaro eta maskurira iristen da. Maskurian biltzen da eta gernuaren bidez kanporatzen da.

Giltzurrunek funtzionatzen ez badute, dialisi deritzon tratamendu bat egin behar izaten da, odola makina baten bidez eramateko edo aldatzeko.

Izerdia eta izerdi-gurinak


Izerdia larruazaleko izerdi-gurinetan sortzen da. Izerdia urez osatuta dago, hondar substantzia gutxi batzuk eta gatzaz baita ere. Izerdiak iraizketa-funtzioan parte hartzen du.

Izerdia botatzean, gorputzak ura galtzen du, oso garrantzitsua da ur asko edatea kirola egiten dugunean eta uda denean.

IRAIZKETA
1..Iraizketa-prosezua: Hondar-substantziak odoletik kentzeari eta kanporatzeari esaten zaio iraizketa. Iraitz-aparatuak egiten du funtzio hori. 2. Iraitz aparatua Iraitz-aparatuak zati hauek ditu:giltzurrunak,ureterrak, gernu-maskuria eta gernubidea. Giltzurrunak sabelaldean daude,bizkarrezurraren bi aldeetan. Babarrun forma dute eta gorri ilunak dira. Gernu-maskurian metatzen da gernua kanporatu aurretik. Ureterrak bi hodi dira,eta giltzurrunak eta gernumaskuria lotzen dituzte. Gernubidearen bidez ateratzen da gernua gernumaskuritik. 3. Izerdia eta izerdiguruinak Izerdia larruazaleko izerdi guruinetan sortzen da. Izerdi-guruin bakoitzak globo formako zati bat du larruazalaren barruan.Globo formako zati horretatik hodi bat ateratzen da kanpoaldera. Hodi horrek poro bat du muturrean,eta izerdia poro horretatik ateratzen da.

IRAITZ APARATUAREN ESKEMA


iraizketa-aparatua

Zer egiten du?

atalak

Hondar sustantziak Odoletik kendu eta kanporatu

GILTZURRUNAK

URETERRAK

GERNU-MASKURIA

GERNUBIDEA

Babarrun forma dute ,eta gorri ilunak dira.

Giltzurrunak eta gernu-maskurian lotzen dituzte.

Metatzen da gernua, kanporatu aurretik

Ateratzen da gernua gernu-maskuritik Kanpora.

ZIRKULAZIO APARATUA
Hauek osatzen dute: odolak, odolhodiek eta bihotzak.

Odola Odola gorputzeko ehun likido bat da. Gorputzeko zelula guztietara iristen da, eta mantenugaiak, oxigenoa, karbono dioxidoa eta hondar-substantziak garraiatzen ditu.

Odola, odol-zelulaz osatuta dago bakoitzak funtzio bat du: Globulu gorriak ugarienak dira. Oxigenoa garraiatzen dute, eta kolore gorrikoak dira.
- Globulu zuriak gaixotasun askotatik babesten gaituzte. - Plaketak zelula zatiak dira, eta odol-hodiak ixten dituzte, zauriak egitean. Odol-hodiak plaketen bidez ixteko prozesuari gatzapen esaten zaio.

Odol-hodiak
Odol-hodiak tutu modukoak dira, eta odola hodi horietan zehar ibiltzen da. Hiru motatako odol-hodiak daude:

- Arteriak pareta lodienak dituzten odol-hodiak dira. Bihotzetik ateratzen den odola eramaten dute. Gero eta arteria meheagotan adarkatzen dira.
- Zainak odola bihotzera eramaten duten odol hodiak dira.

- Kapilarrak odol-hodi meheenak dira. Arteriak eta zainak lotzen dituzte, odola hodi horietan zehar ibiltzen da organoen barruan.

Bihotza Bihotza pareta gihartsuko organo bat da. Odola bultzatzen du, gorputz osoan zehar zirkulatzeko. Gelditu gabe egiten ditu taupadak bizitza osoan. Bihotza kutxa torazikoan dago, biriken artean, ezkerreko aldean. Bitan banatuta dago. Eskuineko eta ezkerreko zatia. Zati bakoitzak bi barrunbe ditu:aurikula eta bentrikulua. Zainak aurikulara iristen dira, eta arteriak bentrikulutik ateratzen dira. Alde bakoitzeko aurikula balbula baten bidez komunikatzen da alde horretako bentrikuluekin. Balbula horien bidez, odola aurikuluetatik bentrikulutara joaten da.

ODOLAREN ZIRKULAZIOA
Odolak odol-hodien bidez gorputzean zehar egiten duen ibilbideari esaten zaio ZIRKULAZIOA., bihotzak bultzatuta egiten du. Bihotza taupadak egiten aritzen da etengabe, taupadek bi fase dituzte: - Sistolea - Diastolea Sistolea eta diastolea, zaila da azaltzea, adibidez, sukaldeko baieta bati ura kentzeko estutzen denean bezala ponpatzen du bihotzak odola sistolean, indar oso handiz, eta erlaxazio aktiboa egiten du odola bueltan xurgatzeko. Odolak bi ibilbide edgiten ditu gorputzean birikietako zirkulazioa eta zirkulazio orokorra.

Birikietako zirkulazioa
Birikietako zirkulazioa esaten zaio odolak birikietara iristeko egiten duen ibilbideari.

Birikietako zirkulazioa, odolak oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen du.
Prozesu horrek urrats hauek ditu: 1. Odola eskuineko bentrikulutik ateratzen da, birika-arterien bidez.

2. Biriketan zehar igarotzena, oxigenoa hartzen du.


3. Oxigenatutako odola ezkerreko aurikulara itzultzen da, birika-zainen bidez

Zirkulazio orokorra
Zirkulazio orokorra odolak egiten duen ibilbideari esaten zaio, eta urrats hauek ditu. - Odola aorta arteriaren bidez ateratzen da ezkerreko bentriukulutik. - Oxigenoa eta zenbait mantenugai eramaten ditu gorputzeko organoetara.

- Kaba zainen bidez itzultzen da eskuineko aurikulara.

ZIRKULAZIO-APARATUA
1. Odola Odola gorputzeko ehun bat da, ehun likido bakarra. Zelula guztietara joaten da. Mantenugaiak, oxigenoa, karbono dioxidoa eta hondar-substantziak garraiatzen ditu. Plasma izeneko eta hainbat motatako zelulaz osatuta dago: Globulo gorriak, globulo zuriak eta plaketak. 2. Odol-hodiak Odol hodiak tutu modukoak dira eta odola ibiltzen da bertatik. Hiru motatako odol hodiak daude: Arteriak, zainak eta kapilarrak. 3. Bihotza Bihotza pareta gihartsuko organo bat da. Bihotza bitan banatuta dago. Zati bakoitzak bi barrunde ditu: Aurikula eta bentrikula.

ODOLAREN ZIRKULAZIOA
1. Zer da zirkulazioa Odola odol-hodian dago eta beti gorputzetik mugitzen da. SISTOLEA:Uzkurdurafasea da. Uzkurtzen denean odola kanporatzen da. DIASTOLEA:Erlaxiofasea da. Erlaxatzen denean odola sartzen zaio bihotzari.

2. Biriketako zirkulazioa Biriketako zirkulazioa odola biriketara iristeko egiten duen ibilbideari esaten zaio. Birika arterietan zehar bultzatzen du odola.

3. Zirkulazio orokorra
Zirkulazio orokorra esaten zaio odolak gorputzeko toki guztietara egiten duen ibilbideari. Odolak ibilbidean oxigenoa eramaten du. Oxigenoa duen odola ezkerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura joaten da. Aorta arteriaren bidez ezkerreko bentrikulua uzkurtu egiten da eta kanporatzen da bihotzetik. Aortak gero eta meheago egiten da eta gorputz osora iristen da.

Vernica Ruesga

Das könnte Ihnen auch gefallen

  • UGALKETA
    UGALKETA
    Dokument20 Seiten
    UGALKETA
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Klima Ozeanikoa
    Klima Ozeanikoa
    Dokument5 Seiten
    Klima Ozeanikoa
    elpilar2012
    0% (1)
  • Aran Txan Txan
    Aran Txan Txan
    Dokument1 Seite
    Aran Txan Txan
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Umeeneskubideak
    Umeeneskubideak
    Dokument16 Seiten
    Umeeneskubideak
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Mendialdeko Klima
    Mendialdeko Klima
    Dokument2 Seiten
    Mendialdeko Klima
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • AINTZINAROA
    AINTZINAROA
    Dokument16 Seiten
    AINTZINAROA
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Harreman Funtzioa
    Harreman Funtzioa
    Dokument20 Seiten
    Harreman Funtzioa
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • UGALKETA
    UGALKETA
    Dokument20 Seiten
    UGALKETA
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • NUTRIZIOA
    NUTRIZIOA
    Dokument18 Seiten
    NUTRIZIOA
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Klima 9 Gaia Faltan Imagenes
    Klima 9 Gaia Faltan Imagenes
    Dokument18 Seiten
    Klima 9 Gaia Faltan Imagenes
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Klima Subtropikala
    Klima Subtropikala
    Dokument4 Seiten
    Klima Subtropikala
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Eguzki Sistema
    Eguzki Sistema
    Dokument1 Seite
    Eguzki Sistema
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Erliebea 2
    Erliebea 2
    Dokument16 Seiten
    Erliebea 2
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Materia
    Materia
    Dokument16 Seiten
    Materia
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Taula Nor - Nork
    Taula Nor - Nork
    Dokument2 Seiten
    Taula Nor - Nork
    elpilar2012
    50% (6)
  • UNIBERTSOA
    UNIBERTSOA
    Dokument18 Seiten
    UNIBERTSOA
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen
  • Eguzki Sistema
    Eguzki Sistema
    Dokument1 Seite
    Eguzki Sistema
    elpilar2012
    Noch keine Bewertungen